Egin zaitez bazkide

AMBAR

SOCIEDAD  PARA EL ESTUDIO Y LA CONSERVACIÓN DE LA FAUNA MARINA

ITSAS FAUNAREN IKERKETA ETA BABESERAKO ELKARTEA

             AMBAR (Itsas faunaren ikerketa eta babeserako elkartea) irabaz asmorik gabeko elkartea da. Ikerketa eta dibulgazio eta hezkuntza proiektu desberdinak burutu ahal izateko, kanpoko diru sarrerak behar ditu. Laguntza horiek, normalean, hainbat erakunde publiko edo pribatuek emandakoak izan ohi dira.

 

             Bestalde, “ingurugiroaren aldeko konpromezu” honetan parte hartzeko aukera eman nahiko genizueke. Elkarrekin lan egitera gonbidatu nahi zaituztegu; horretarako, partikularrek zein enpresek (enpresak, indarrean dageon legedia fiskala dela eta, onura edo abantaila fiskal esanguratsuak lortuko lituzke eta konpromezuari esker, enpresaren itxura hobetuko litzateke) gure elkartea diruz babestuz (patrozinatu) edo lagunduz (urteroko kuota ordaindu).

 

             Urteroko gutxieneko kuota 24€-koa da, norberaren baitan utzi dugu diru-sarrera handiagoa egitea (batez ere babesle edo patrozinatzaileen kasuan). Ordaindu bezain pronto, bazkideen zerrendan sartuko zinateke, proiektu desberdinei buruzko informazioa, albiste interesgarriak eta hileroko jarduerei buruzko berriak posta elektronikoz jasotzen hasiz.

 

             Horrela bada, jarri gurekin harremanetan nahiago duzun bidea erabilita:

 

· Mail: pcermeno@yahoo.com

· Posta-helbidea:    AMBAR

                                       K/ Blas de Otero, 18 - 5ºezquerra.

                                       48014 - Bilbo - Bizkaia

 

Edozein bide erabilita ere, zure datu pertsonalak eta harremanetan jartzeko datuak eskatuko dizkizugu. Nola eta zergatik lagundu nahi diguzun esplikatuz azalpen labur bat egitea ere eskertuko dizugu.

 

Eskerrik asko zuen arretagatik.