6 mazopa espezietatik, mazopa arrunta (Phocoena phocoena) soilik begiztatu daiteke Bizkaiko Golkoan.

             Gorputzaren alde dortsala beltza da, eta zati batzuk grisak. Nahiz eta oso kostaldea izan, duen tamaina txikia dela eta (gehienez 2m-ko luzera eta 50tik 90kg-rainoko pisua), espezie hau ikustea oso zaila da.

             Maiz aurkitzen da Kantauri Itsasoaren mendebaldean eta Bretainiako kostalde frantziarrean, Euskal Herriko uretan espezie honen noizbehinkako agerpenei buruzko datu bakarrak Lehorreraketa Saretik datozenak dira.

             Izurde arrunt mutur motza (Delphinus delphis) ohizko espeziea da Bizkaiko Golkoan. 2tik 2.20m-rainoko luzera eta 70 eta 130kg arteko pisua izan dezake, pigmentazio eredu bereizgarria dauka, gainaldean kolore beltzeko geruza bat, bizkar-hegatsaren azpian “V” baten itxura hartzen duena eta honen azpian, harea-erloju baten antzeko marrazkia (erditik buru aldera kolore hori-gorri-horixka du eta erditik isats-hegatsera gris argia).

             Euskal Herrian, uda eta neguko hilabetean, sarritan ikusten dira espezie honetako izurde taldeak itsasertzetik gertu beren elikadura diren arrain pelagiko txikien sardak (sardina, antxoa, berdela...) ehikatzen.

MARRADUN IZURDEA

Stenella coeruleoalba  

Max.: 2.20 m

 

MAZOPA ARRUNTA

Phocoena phocoena  

 Max.: 2 m

 

IZURDE ARRUNTA

Delphinus delphis 

Max.: 2.20m

 

             Izurde arruntarekin batera, Bizkaiko Golkoko zetazeo espezie arruntena da. Tamaina eta pisu antzekotasuna dela eta, bere ahaidea den izurde arruntetik bereiztea zaila da, koloratze patroiak desbertzintzatzen ditu bi espezieak (gorputzaren bizkarraldea gris urdinska da, bizkar-hegatsaren azpian gris argiagoa den marka digitiforme bat du eta marra ilun bat, begitik isats pedunkuluaren alde bentralera doana).

             Bizi den munduko beste tokietan bezala, Euskal Herrian ohizkoa da kontinente-ezpondatik gertu dauden ur sakonetan begiztatzea.

IZURDE HANDIA

Tursiops truncatus               Max.: 3.5 m

 

             Mundu mailan gehien ikertu eta ezagutzen den izurde espeziea da. Bizi den beste eremu guztietan bezala, Bizkaiko Golkoan bi ekotipo bereiztu daitezke: kostaldekoa, eta ozeanikoa handiago eta migratzaileagoa dena. Aurrez aipaturiko beste bi izurde espezieak baino tamaina handiagoko animaliak dira (3.5m-rainoko luzera dute eta 650kg-ko pisua), bi aldaerek kolorazio grisa aurkezten dute gorputzaren bizkarraldean eta tonua ezberdina izan daiteke argiztapenaren arabera.

             Euskal Herrian, izurde arruntarekin batera, kostaldera gehien hurbiltzen den espeziea da. Pakito, Kontxako Badian bizi izan den, eta 2004ko apiriletik Pasaian dagoen izurdea, espezie honetako da. Azken ikerketek erakutsi digutenez, kostaldeko aldaera duten bertoko izurde handien talde bat legoke, udan, estuarioen itsasoratzetan elikatzen begiztatuak izan direnak. 100 indibiduotik gorako taldeak ere behatu dira, tamaina txikiagoko zenbait azpitalde elkartzearen emaitza lirateke edota aldaeraozeanikodun izurde talde handien noizean behineko bisitaldiak, edonolaz ere, oraindik argitu beharreko eztabaida da.

IZURDE MUTURMOTZA

Grampus griseus

Max.: 3.5 m

 

             Izurde handiaren tamaina berekoa izanik, izurde muturmotza (Grampus griseus) erraz desberdintzatzen dira azken honen pigmentazioa (gris argia eta ia zuria indibiduo zaharretan), gorputzarekin alderatuta bizkar-hegatsa nahiko garaia izatea eta mutur falta dela eta. Gainera, elikatzerakoan, ehizean txibiek egindako orbain ugari izaten ditu.

             Berezitasun gisa, hortzak (4tik 14ra) soilik beheko barailaren muturrean dauzka.

             Euskal Herrian Bizkaiko Golkoko beste eremuetan bezala, oso ohizkoa ez den espeziea da eta kontinente-ezpondako uretan aurkitzen da, non bere elikadura osatzen duten zefalopodo espezie desberdin ugari bilatzea posible den.

             Izurde pilotua edo hegats luzeduna (Globicephala melas) espezie nahiko sarria da Bizkaiko Golkoan.

             Kolore atxabitxi beltza du, arrek 6.5m-tarainoko luzera izan dezakete eta 3.5 tona pisatu ditzakete. Bizkar-hegatsa baxua da eta atzeraka bideratua, eta izurde muturmotzak bezala, muturrik ez dauka. Bere tamaina dela eta, eguraldi ona eginez gero, ufada behatu daiteke. Izurde pilotuen taldetan ahaide arteko kohesioak sendoak dira oso, horrela azaltzen da, neurri batean, zergatik espezie honek pilaka lehorreratzera jotzen duen.

             Euskal Herrian behatu diren taldeetan, indibiduo kopurua aldakorra da, animali bakartiekin (oso kasu arraroak) hasi eta 60-80 indibiduo inguruko taldeekin jarraituz. Kontinente-ezpondako uretan ikustea ohizkoagoa den arren, batzutan kostara gerturatzen dira.

IZURDE PILOTUA

Globicephala melas

Max.: 6.5 m

 

CUVIER-EN MOKODUN

BALEA

Ziphius cavirostirs

Max.: 7 m

 

             Cuvier-en mokodun balea (Ziphius cavirostris) zetazeo guztien artean gutxien ezagutzen den familiakoa da, hots, mokodun baleak edo zifioak. Bizkaiko Golkoan, nahiko maiz ikusten den espeziea da.

             7m-tarainoko luzera izan dezake eta 3 tonako pisua, kolorazio eredua oso aldakorra da, marroi ilunetik hasi, marroi argiarekin segi eta indibiduo batzutan (zaharrenak) gorputzaren zati haundi bat zuriska izatera iritsi daiteke. Arrek, emeak estaltzeko lehian, beheko baraileko alde distalean dituzten bi hortzak erabiliz, aurkariei orbain ugari eragiten dizkieke eta beraz, marra asko izaten dituzte gorputzean.

             Isats-hegatsa txikia da gainerako gorputzarekin alderatuta, gorputzaren atzeko herenean kokatua. Batzutan, ur gainean flotatzen behatu daitezke, enborrekin nahastuz.

             Euskal Herrian ohizkoa da Cap Breton-eko arroilean udan zehar.

ZERE TXIKIA

Balaenoptera acutorostrata

Max: 10 m.

 

             Zere espezie hau nahiko sarri ikusi ohi da neguan Bizkaiko Golkoaren iparraldeko kostaldeko uretan, non planktonaz elikatzen den.

             10m-ko luzera izan dezake eta 10 tona pisatu, beste zere espezieekin nahastu daiteke. Zere arruntarekin nahasi daitekeen arren, gertutik behatzeko aukera badaukagu, urperatze-segida eta bular-hegatsetan dituen zabalera marra zuriengatik desberdindu daiteke.

             Eukal Herrian, begiztapen gutxi izan dira, baina bi lehorreratze erregistratu ditugu (Muskiz-en eta Zumaia-n 2004an), biak neguan.

ZERE ARRUNTA

Balaenoptera physalus 

Max: 23 m.

 

KAXALOTEA

Physeter macrocephalus
 Max: 18 m.

 

             Kaxalotea (Physeter macrocephalus), jendearen gehiengoak hala pentsatzen badu ere, ez da bale bat (mistizetoa: bizardun zetazeoa) berez, aldiz, hagindun (odontozetoak) zetazeo espezieekin estukiago erlazionatuta dago. Bizkaiko Golkoan, zonalde sakonetan, maiatzetik uda bukatu arte, nahiko sarri behatu daitekeen espeziea da.

             18m-tarainoko luzera eta 50 tonako pisua dauka eta kolore marroia du, sudurzulo (haizemaile) bakarra du buruaren ezkerraldean, hemendik airea kanporatzen du arnastean eta eguratsarekin kontaktuan, kondetsatu egiten da eta zutabe itxura harturik, kilometro batzuren barruan ikusgai. Zereen kasuan ufada bertikalki ireteten den bitartean, katxalotearen ufadak haizemailearekiko 45 gradu ingurutako makurdura-angelua du. Ezaugarri honek, bizkar-hegatsa bere horretan ez izatearekin (triangelu itxurako konkor borobildua dauka) eta urperatze sakonetan isats-hegatsa agerian uztearekin batera, erdi-eskarmentudun behatzaile batentzat bareizi-erraza egiten du espezie hau.

             Euskal Herrian indibiduo bakartiak ikusi dira ia 2000 metrotik gorako sakonera duten uretan behatzea udan. Zenbaitetan, indibiduoak kostaldetik begiztatu izan dira.

             Zere arrunta (Balaenoptera physalus) zere urdinarekin(Balaenoptera musculus) batera, lurreko animaliarik handiena da.

             23m-tarainoko luzera du eta 120 tonako pisua, espezie arrunta da Bizkaiko Golkoko eremu abisalean uda garaian.

             Bere ufadaren garaiera (6m-tarainokoa) eta urperatze-segida dira espezie honen ezaugarri bereizgarriak, hala eta gustiz ere, distantzia handietara, beste zere espezieekin nahastu daiteke.

             Euskal Herrian ohizko samarra da espezie hau 2000 metrotik gorako sakonera duten uretan behatzea udan. Zenbaitetan, indibiduoak kostaldetik begiztatu izan dira.

AMBAR

SOCIEDAD  PARA EL ESTUDIO Y LA CONSERVACIÓN DE LA FAUNA MARINA

ITSAS FAUNAREN IKERKETA ETA BABESERAKO ELKARTEA

EUSKAL KOSTALDEKO ZETAZEORIK EZAGUNAK

Marrazkiak: U. Busturia         © AMBAR