ZETAZEOAK BEHATZEKO

PRIDE OF BILBAO

FERRY-AN IRTEERA

 

         08. Uztaila / 28-31 / 170€

 

 

HELBURUA

 

Irteeran helburua itsas faunaren zaleei zetazeo-espezieak horien habitatean ikusteko aukera ematea da. Pride of Bilbao ontziak 177m ditu luzeran eta 32m zabaleran; horregatik, animalia hauek behatzeko aparteko plataforma da. Halaber, itsas egoera okerrenean ere egokia eta erosoa da. Beste zerbitzu batzuk ere baditu (igerilekua, sauna, jatetxeak, zineak,...)

 

AZALERA

 

Ikerketa-eremua 44-50º I eta 1-6º M bitartekoa da. Hiru zatitan banatzen da eremu hori: Mantxako kanala (110m baino sakonera txikiagoa du), plataforma kontinentala (110 eta 800m bitarteko sakonera) eta itsaso zabala, Bizkaiko Golkoko zatirik sakonena aurkitzen da hor, 4500m.

 

Bizkaiko Golkoan, 23 zetazeo-espeziez gain, itsas txori aniztasun handia aurki daiteke. Espezie horietako asko ez dira maiz ikusten, eta horiek ikusi nahi dutenek horien bila joan behar izaten dute espresuki.

 

PROGRAMA

 

1 eguna. Bilbo-Porstmouth

 

10:30. Santurtzin (Bizkaia) bildu, eta P&O ferriko terminalean ontziraketa.

 

11:45. Logelak hartu ondoren, “Bizkaiko Golkoko zetazeoak”, 45 minutuko hitzaldia emango da (zinema-aretoan, 8. kubierta), animaliak identifikatzeko beharrezkoak diren ezagupenak azaltzeko.

 

13:00. Portutik irten eta behaketak egiteari ekingo zaio goiko kubiertan.

 

2 eguna. Porstmouth-era heldu

 

Mantxako kanalean sartu eta behaketekin jarraituko da Portsmouth-era heldu arte, 17:00etan (ordu ingelesa).

 

Portura heldutakoan, 2 ordu eta erdi izango ditugu libre. Derrigorrezkoa da 19:30 baino lehen terminalean egotea.

 

Porstmouth-eko portuan garai bateko itsasontziak ikus daitezke. Herriko erdigunea, berriz, oinez 20 minutura aurkitzen da eta garagardo ingelesa dastatzeko aukera dago hor.

 

Ontziratu ondoren “Izurdeen gelan” bilduko gara Ambar-ek egindako proiektuei buruz hitz egiteko.

 

3 eguna. Porstmouth-Bilbo

 

Bretainia inguruan gaudela argituko du, eta Frantziako itsaslabarrera arratsaldean helduko gara.

 

Afaldu ondoren, bidaiako gertaerak errepasatzeko elkartuko gara.

 

4 eguna. Bilbora helduko gara goizeko 8:00tan

 

EKARPEN EKONOMIKOA

 

Bidaiaren prezioa bitartekoa (denboraldiaren arabera aldatuko da) izango da pertsonako, eta prezioaren barruan hauek sartzen dira:

 

1. Bilbo-Porstmouth-Bilbo bidaia-txartela.

2. Gidak. Espezieei eta horien identifikazioari buruzko hitzaldia, eta bestelako ekintzak. Gela bakoitzeko dibulgazio-materiala.

3. Barnealdeko gela bikoitza (leiho gabea). Leihoa duen gela nahi izanez gero, gehigarria ordaindu beharko da gelako.

4. Sarrera librea igerilekura, gimnasiora, saunara eta diskotekako ikuskizunetara.

 

Prezioan EZ da sartzen:

 

Otorduak eta edariak. Itsasontzian 4 jatetxe daude, prezio desberdinetakoak.

 

ORDAINKETA MODUA

 

Informazio gehiago jasotzeko edo erreserbak egiteko jarri gurekin harremanetan tursiops@euskalnet.net helbidean edo 620523897 telefono-zenbakian.

 

Erreserba egiteko, 100€ sartu beharko dira kontu korronte honetan:

 

3035 0194 85 1940017949

 

 

¡¡¡¡¡¡ PLAZA-KOPURU MUGATUA !!!!!!

 

DERRIGORREZKOA DA

 

Indarrean dageon NAN edo PASAPORTEA eramatea

 

GOMENDAGARRIA

 

1. Libera esterlinak eramatea. Ontzian eurotan ordaindu daiteke, baina kanbioak liberatan ematen dituzten, eta trukea ez da abantailatsua.

2. Arropa beroa (ezinbestekoa).

3. Prismatikoak eta/edo teleskopioak.

4. Bideokamera eta/edo argazki kamera (argazki kameraren kasuan, animalien argazkiak ateratzeko teleobjetiboa beharko da).

 

 

 

¡¡¡¡¡¡ ANIMA ZAITEZ !!!!!!