

|
AMBAR |
|
SOCIEDAD PARA EL ESTUDIO Y LA CONSERVACIÓN DE LA FAUNA MARINA ITSAS FAUNAREN IKERKETA ETA BABESERAKO ELKARTEA |
|
2003ko udaz geroztik, AMBAR-ek trantsectuak burutzen ditu zetazeoen azterketara zuzenduta, trantsectu lineal ez-sistematikoen metodologia jarraituz. Lanegun bakoitzean zehar, IFAW fundazioak emandako Data Logger programaren bitartez, laginketen esfortzu bakdintza (meteorologikoak, ozeanografikoak eta biologikoak) eta erregistratu diren begiztapenen datuak (ordua, kokapena, esfortzua, espeziea, indibiduo kopurua, iraupena...) jasotzen dira. |
|
BELAUNTZITIK EGINIKO BEGIZTAPEN SAREA |


|
2000. urtetik, AMBAR-ek B.D.R.P.-ekin elkarlanean dihardu, hilero “Pride Of Bilbao”-n ontziratzeak burutuz. Egun, B.D.R.P. Eta AMBAR elkartea, Irish IWDG (Whale and Dolphin Group) eta PSMS (Plymouth to Santander Marine Survey)-kin batera, sortu berri den ARC (Atlantic Research Coalition) koalizioaren kide dira. |
|
2000. urtetik, lurretik nahiz itsasuntzietatik zetazeoen begiztapen oportunistak erregistratu eta ondoren datuak ematen dizkion kolaboratzaile talde bat badu AMBAR-ek. |
|
Mota honetako ikerketen helburua euskal kostaldean aurkitu daitezkeen zetazeo espezie desberdinen banaketa eta habitat erabilpenari buruzko ezagera zabaltzea da. |
|
Lankidetza beste proiektuekin |
|
2002. urtetik, AMBAR elkarteak EUROPHLUKES (EVR1-CT2001-2007) proiektuan, Europar Batzordeak diruz lagundutakoan, parte hartzen du “ekarle” edo laguntzaile gisa, honen funtsezko xedea fotoidentifikazio eta bizkar eta itsas-hegatsen irudien sistema europar baten garapenerako sare baten sorrera da. EUROPHLUKES-en asmoa, inoiz indibiduo jakin bati europar uretako lekuren batetan argazkirik atera ote zaionaren galderari erantzuna ematea da. |
|
EUROPHLUKES PROIEKTUA |
|
4 urteko iraupena duen proiektu hau, Espainiar Zetazeo Elkarteak (SEC) garatu du eta Europar Batzordeak eta arrantza eta ingurugiroaren arloko administrazio nazional eta lokal ezberdinek diruz lagunduta dago. Proiektuaren jomuga bi zetazeo espezie (izurde handiak eta mazopak) eta dortioka espezie batentzat (“tortuga boba”) LIC-ak (“Lugares de Interés Comunitario”) hautatzea da Andaluzia eta Murtziako uretan. 2003. urtetil, AMBAR-eko kideak Murtziar kostaldeko uretan, ANSE elkartearena den ELSE eskola goletatik burutzen diren begiztapen kanpainetako ikerketa lanetan parte hartzen ari dira. |
|
“ZETAZEO ETA DORTOKEN KONTSERBAZIOA MURTZIA ETA ANDALUZIAN” LIFE 02NAT/E/8610 PROIEKTUA |
|
2004. urteko uztailean, AMBAR-ek, EIBE elkartearekin batera, AZTIrekin hitzarmen bat sinatu zuen BIZKAIZET proiektuaren inguruan, AZTI-k garatutako proiektu bat izanik, Bizkaiko Golkoko zetazeoen kontserbaziorako interesden uremuak katalogatzea du helburu.
|
|
BIZKAIZET PROIEKTUA |

|
Euskal kostaldean lehorreratutako itsas ugaztun eta dortoken datuak bildu eta zentralizatzeko beharraren aurrean eratu zen Euskal Herriko Lehorreraketa Sarea, 1996. urtean. Helburu horrekin eta SOS Deiak, Euskal Gobernu, Diputazio, Udaletxe, Garbiketa enpresa eta erakunde publiko ezberdinen ordainezindako laguntzari esker, euskal kostaldean Lehorreraketa Sare bat edukitzea lortu da azkenik. |
|
PAKITO, Kontxako Badian aurkitzen den izurde handia Orioko itsasadarrean ikustatu zen lehendabiziko aldiz 1998ko udaberrian, bere espezieko beste bi animalirekin batera zegoen, heldu bat eta kumea. Proiektuaren helburua habitataren erabilpena, portaera eredua eta Donostiako Kontxako Badian izaten diren jarduera antropogenikoekin dituen elkarrekintzak deskribatzea da. |
|
Nahiz eta lurretik eginiko zetazeoen ikasketak ez-osoak izan, laginketa eremua prismatikoen laguntzaz behatu daitekeena delako soilik eta ikusten diren espezieak kostara gerturatzen direnak bakarrik direlako, badituzte hainbat abantaila. Lehenengoz eta behin, lurretik eginiko begiztapenek espezieen jokaera beraiekin zuzenean nahasi gabe behatzeko aukera ematen digute. Bigarrenik, gastu ekonomikoa txikia denez, behaketa saio luzeagoak egiteko parada eskaintzen digute. Azkenik, begiztapenak egiteko oinarri bezala erabilitako gune geografikoak hezkuntza arloko proiektuetan plataforma gisa ibiltzeko aproposak dira. |
|
Datu oportunisten ekarpena, beren izaera dela eta, informazio mugatua da ikuspuntu zientifikotik begiratuta, hala eta guztiz ere, gure ikerketa eremuan dauden zetazeoei buruzko ideia orokor bat izaten laguntzen digute eta itsas ugaztun espezie hauen kontserbazioaz kontzientziatzeko oinarrizko tresna bihurtzen dira. |
|
1995eko udan Andy Williams, Tom Brereton eta Rolf Williams-ek sortu eta P&O konpainiak diruz lagundutako B.D.R.P (Biscay Dolphin Research Programme) programa ingelesak, helburu bezala ditu Bizkaiko Golko eta Mantxako Kanaleko zetazeo, marrazo eta itsas hegaztien ugaritasun eta banaketa ikasketak. |
|
LEHORRERAKETA SAREA |
|
NOIZBEHINKAKO BEGIZTAPEN OPORTUNISTAK |
|
LURRETIK EGINIKO BEGIZTAPEN SAREA |
|
“PAKITO” IZURDE HANDIAREN IKERKETA SOZIO-ETOLOGIKOA |
|
“PRIDE OF BILBAO” FERRI-TIK EGITEN DEN BEGIZTAPEN PROGRAMAN ELKARLANEAN |
|
Ikerkuntza Proiektuak |


